Formation OBSALIM ovins pour le groupe SILOVIN Ardi OBSALIM formakuntza SILOVIN taldearentzat

BLE a l’habitude d’intervenir auprès des établissements agricoles dans le but de former mais aussi de sensibiliser le public agricole sur l’agriculture biologique.
Le groupe SILOVIN a suivi une formation OBSALIM ovins le 9 janvier à la ferme Casebonne dans les hauteurs d’Ance, chez Maud et Guilhem Lucq, éleveurs de brebis laitières. Les étudiants ont ainsi bénéficié des savoirs de Charlène Cros, animatrice technique élevage à BLE. Durant la matinée, les étudiants ont découvert la méthode OBSALIM.
D’après Bruno Giboudeau, vétérinaire qui a développé la méthode : « A partir de l’observation des yeux, des pieds, du poil, de la robe, des bouses, de l’urine et autres indicateurs, la méthode OBSALIM permet d’établir un diagnostic précis de l’état nutritionnel et des besoins de l’animal, et de corriger ou améliorer les rations alimentaires de vos vaches, chèvres, brebis. ». (Site web d’OBSALIM : https://www.obsalim.com/presentation-methode.htm). A travers les cartes qui décrivent 61 symptômes observables sur différents sites chez la brebis, les futurs paysan.ne.s se sont rendu compte de toute la démarche pour réussir à poser un diagnostic et une plausible solution pour y remédier.

La journée s’est poursuivie avec une mise en pratique sur la ferme. Accompagné de Charlène et de Maud, sans oublier le jeu de carte dans la poche, ils ont pu tester cette méthode sur quelques brebis. Après avoir analysé les symptômes, les urines et les fèces, le groupe a proposé un rééquilibrage des rations alimentaires que les paysans pourront mettre en place s’ils le souhaitent.

Le groupe SILOVIN est motivé pour continuer à utiliser et s’améliorer dans cette pratique, même à participer dans des rallyes laines que BLE organise, avec le formateur Ekaitz Mazusta, ancien animateur à BLE et formateur OBSALIM.

Pour plus d’informations : Charlène (06 27 13 32 36 / ble.charlene.cros@gmail.com)

BLE elkarteak laborantxako ikastetxeetan hitzaren hartzeko usaia du, heziketa baita laborantxa biologikoari buruzko sentsibilizazio helburuekin.
SILOVIN taldeak, besteak beste, ardiendako den OBSALIM formakuntza segitu du urtarrilaren 9an, Ance herri punttan den Casebonne etxaldean, Maud eta Guilhem Lucq, behi esnedun hazleen etxen. Laborantxako ikasleei, BLE-n hazkuntzaren animatzaile teknikoa den Charlène Cros-en jakitateak baliagarriak izan zaizkiote. Goiz osoan, ikasleek OBSALIM metodoa ezagutzeko eta barnatzeko parada ukan dute.

Metodo hunen garatzailea den Bruno Giboudeau marexalaren arabera : "Begi, zango, ile, gorotz, pixa eta beste indikatzaileetarik abiatuz, OBSALIM metodoak egoera nutrizional eta aberearen beharrei buruzko diagnostiko baten pausatzea ahalbidetzen du, baita behi, ahuntz, ardien janari partea zuzendu edo hobetzea". (OBSALIM-en webgunea : https://www.obsalim.com/presentation-methode.htm). Ardiaren leku ezberdinetan ezagungarri diren 61 sintoma zehazten dituzten karten bidez, taldeak diagnostiko baten pausatzearen urrats guziak ikusi eta ikasi dituzte, baita horri aurre egiteko posible den aterabide baten aurkitzea.

Eguna arditegian luzatu da, abereen artean. Charlène eta Maud-ek lagundurik, karta jokoak sakeletan, metodo berria entseatu dute ardi zonbaitekin. Sintomak, pixak eta gorotzak aztertu ondotik, taldeak elikadura partearen orekatze bat proposatu du laborariei, plantan jartzen ahalko dutena nahi ukanez geroz.

SILOVIN taldeak motibapen azkar bat erakutsi du egin-molde hori baliatzen eta hobetzen segitzeko, baita BLE-k Ekaitz Mazustaren (BLE-ko formatzaile ohia eta OBSALIM formatzailea) laguntzarekin antolatzen dituen delako « rallye-laine »-etan parte hartzeko ere.

Xehetasun gehiagorentzat : Charlène (06 27 13 32 36 / ble.charlene.cros@gmail.com)