De ferme en ferme - Une première édition réussie ! Etxaldetik etxaldera - Kausituriko lehen edizio bat !

Bisita gidatu eta etxaldeko ekoizpen biologikoen jastatzeak eskaini dituzte laborantxa ekologikon eta BLE-ko kide diren 12 etxaldek, joan den larunbat eta igandean, apirilaren 27 eta 28an.

1000 jende inguru hurbildu da "Etxaldetik Etxaldera" ekitaldiko lehen edizio huntara. Laborarien lanaren ezagutzeko parada izan da asteburuan zehar, arlo ezberdinetan : baratzegintza, mahastigintza, ahuntz, ardi, behi, xerri, oilo hazkuntzak, fruitugintza, erlezaintza, sendabelar eta landare aromatikoak...

Ekitaldi hunentzat, etxaldeek bisitak antolatu dituzte eta haien lana balorizatu ahal izan dute haien ekoizpenak jastaraziz, baita zonbaitentzat, bazkari eta tailer batzu proposatuz !
Bisitariak Euskal Herri osotik, Biarnotik baita beste departamendu batzuetarik jin dira. Trukaketak anitzak bezain aberatsak izan dira eta iguzkia ekitaldiaren partaide zen : bisitariak xoraturik gelditu dira !

Txalo bero bat 12 etxalde parte hartzaileei : Gutizia, Xubialdea etxaldea, GAEC Xotildeia, Escanda etxaldea, Bordatto, GAEC Biok, Harizkazuia etxaldea, Les Jardins d’Esmenote, Oihanartia etxaldea, SCIC Garro eta GAEC Goxoan !

Milesker haundi bat Miguel-eri ere, BLE-n ekitaldi hunen antolatzen aritu denari !

Visites guidées et dégustation de produits fermiers biologiques : voilà ce qui était proposé le samedi 27 et le dimanche 28 avril par 12 fermes engagées en agriculture biologique et adhérentes à BLE.

Cette première édition de l’opération "De Ferme en Ferme" a permis à près de 1000 personnes de découvrir au long du week-end le travail de paysans et paysannes : maraichage, viticulture, élevage de chèvre, de brebis, de vache, de porcs, de poules, arboriculture, apiculture, culture de plantes aromatiques et médicinales...

Pour l’occasion les fermes avaient organisé un circuit de visite et mis en valeur leur travail par des dégustation de leurs produits, et même par l’organisation de repas et d’ateliers pour certaines d’entre-elles ! Les visiteurs sont venus du Pays Basque, du Béarn et même d’autres départements. Les échanges ont été nombreux et riches et le soleil au rendez-vous, ce qui a permis aux visiteurs de s’en mettre plein la tête et plein les yeux !

Un grand bravo aux 12 fermes participantes : Domaine Gutizia, Ferme Xubialdea, GAEC Arbaila, GAEC Xotildeia, Ferme Escanda, Domaine Bordatto, GAEC Biok, Ferme Harizkazuia, Les Jardins d’Esmenote, Ferme Oihanartia, SCIC Garro et GAEC Goxoan !

Ainsi qu’un grand merci à Miguel qui a coordonné l’événement à BLE !