2019ko Asunak Topaketa biologikoak irailaren 8an ! Tzaizte denak bio herrikoi eta solidarioaren 19garren bestarat Lekorneko Garroa jauregian aro ederrarekin edo Makearat euria balitz..

Aro aldaketak, urgentzia klimatikoa.. Ez dakigu xuxen nola erran, bainan segur dena da berotzen ari dela giroa !

Berotze honen mugatzeko, aldakatei moldatzeko, laborariek laborantza ofizioaz ongi bizi dezaten, herritarek egiazko kalitatezko elikadura bat ukan dezaten, BLEk berriz azpimarratu nahi du laborantza biologiko autonomo eta solidario bat absolutoki garatu behar dugula gure lurraldean.

Asunak 19garren ediozian parte hartzea gogotik gomitatzen zaituztegu, irailaren 8an, igandearekin. Bereziki mahai inguru bat proposatzen dugu "laborantza eta klima". Nola ulertu laborantza, bazter eta ingurugiro zozial arteko harremanak ? Nola pentsatu biharko laborantza sistema kontextu hortan klimaren aldetik gauzen hobetzeko ?

Topaketen egitaraua :

- 10.30 :mahain ingurua "Laborantza eta klima" : Jean-Sébastien Laumond (collectif paysage de l’après-pétrole), Quentin d’Hoop (maraicher bio à Saubrigues), Etienne Jobard (LG, agro-oihangintza)
- 10.30 / 13h : lekukotasun ezpazioa : "energia berriztagarrien erabilpen adibideak etxaldeetan"
- 11.30 : Tailerak "Erleen mundua ezagutzeko"
- 12.15 : Haurrentzat tailerak "Landareetarik zure tinduak egiteko"
- 13.00 : Tokiko bio bazkaria
- 15.30 : SCIC Garroko etxaldearen bisita
- 15.30 : Erakuspena : Lur lanak kabalekin
- 15.30 : Aurkezpena : "Euskal Herriko Kontsumo Ohidurak"
Egun osoan (9.30-17.00) : merkatu biologikoa, info mahainak, musika eta ostatua !

Egitaraua hemen :